?

943 03 17 46

Zurekin _

Gure zerbitzuak

 

Hamaiketakoa
Zukua eta galletak 11:00etan.

 

Bazkaria
13:00etan. Dieta diabetikoak, irabiatuak, bigunak, premien arabera.Ausolanek zerbitzatzen du (hoztuta, zentroan berotzeko).

 

Askaria
Fruta eta kafesnea galletekin 16:00etan.

 

Aukerako dutxa-zerbitzua
Erabiltzaileei zentroan dutxatzeko aukera eskaintzen zaie. Ez daukate bainugelako tresnarik ekarri beharrik.

 

Garraio egokitua
Aukerako zerbitzua. Furgoneta egokitu bat da, plataforma jasotzaile bat eta ainguralekua ditu gurpildun aulkientzat, zortzi pertsonarentzat du lekua.

 

Zurekin _

Jarduera eta talde terapeutikoak

 

Orientazioa errealitatean (OE)

Bi modutara lantzen da: alde batetik, taldean, eta denborazkotasunaz eta espazioaz hitz egiten da; eta, bestetik, “OE 24 orduz” deiturikoa erabiltzen da, beti erabiltzailearen begi aurrean dauden eta, izenak berak adierazten duen bezala, orientatuta mantentzen laguntzen dieten kartelen, arbelen eta egutegien bidez.

 

"Egun on” programa

Egunkaria irakurtzen da ozenki, eta guztien interesekoak diren gaiei buruz hitz egiten da.

 

Terapia okupazionala
Lanaren bidezko terapia. Gure zentroan eskulan-tailerraren bidez garatzen da. Egindako lanak etxera eramaten dira.

 

Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretako (EBOJ) mantentze-programa

Prebentzio moduan eta gordetako gaitasunak mantentzeko. Ahalik eta autonomiarik handienarekin lan egitea da helburua, eta etxeko lan errazak edo norbere burua zaintzeko ariketa sinpleak, bizitzan funtsezkoak ere badirenak, egiteko denbora ematen da.

 

Irakurketa-taldea

Talde bat eratzen da eta taldearen arduradunak taldekide guztien interesekoa den liburu bat irakurtzen du ozenki.

 

Laguntza psikoafektiborako eta sozializaziorako programa

Adineko askok bakardaderako duten joera arindu nahi izaten da nolabait ere, eta euren artean eta zerbitzuaren arduradunekin harremanak sortzeko jarduerak eskaintzen dira. Gainera, zentrokoak ez diren baina gure errealitatean parte hartzen duten kanpoko pertsonekin harremanetan egotea bideratzen da bisitaldi erregularren bidez. Erabiltzaileen eta aukera errealen arabera, txangoak ere antolatzen dira.

 

Psikomotrizitate-programa

Gimnasia. Artikulazioen mugimendua, erritmoa, lateralitatea ...

 

Osasun-zerbitzuekin harremana

Gripearen aurkako txertoa zentroan bertan ematen da (bai Elgoibarko erabiltzaileek bai Mendarokoek bertan har dezakete txertoa). Gainera, hainbat denboraz behin osasun-zentrotik eguneko zentrora etortzen dira tentsio arteriala hartzera (Mendaroko erabiltzaileen kasuan).

 

Ile-apainketa eta podologia zerbitzuak (aukerakoak)

 

Meza astean behin (aukerakoa)

 

 

 

Zurekin - Talde terapeutikoak